Deskargatu PDF-a

Historia


“...Garai batean euskalEgintza bezala ezagunak ziren eta Hizkera Zaharra (ber)ezartzeko lanetan jardun zuten, baina inork ez daki, egiazki, zenbaterainoko eragina izan zuten egungo Hizkuntza Komuna erdiesteko. Izan ere, Hizkuntza Komuna ezartzeko eztabaidaren erdian lehertu zen euskalEgintzako barne-gatazka, ez egokiro “zaharkien gerra” (edo zaarkistiluk) izendatua den liskar odoltsua eragin zuena. Ikuspuntu eta eztabaida ezberdinak tarteko (instituziozaleak/akratagoak, politika/kultura zalantzazko dikotomia…), eta zaharkizaleak batetik zein C7 hizkera teknikoaren aldekoak bestetik, sarraskia erabatekoa izan zen euskalEgintzan.

Garbiketari eutsi zioten zenbaitek fakzioetara bideratu zuten bere gogoa, beste asko lehengo ogibideetara itzuli ziren eta bada erretiratu eta oraindik ere isolaturik jarraitzen duenik. Hainbatek Hizkuntza Komunaren ezartze prozesuan hartu zuten parte. Alabaina, testigantza ugariren arabera, gertaera lazgarri horretatik onik atera ziren askok nortasun berezia barreiatzen zuten, ezbeharrean indargunea aurkitu izan balute bezala.